 |
Tabernak
-Zubialdeko Tabernea-
|
|
1766. urte ingeruan Diputazinoak zubi barria eraiki euan Begoña batetik eta Basauri eta Etxebarri bestetik lotzeko. Kamino hori Burgoserako kamino nagusia zan, bidaiari askorentzat pasau beharreko lekua. Horretara, belu barik, tabernak jarri zirean zubiaren alde batean nahi bestean. Basaurik Etxebarrigaz lehiatu behar izan euan pasagune preziaua. 1768. urtean Basaurik beretzat gura euala eta Etxebarrikoak aurre egin eutsien: "Tomás Sarria por sí y en nombre de sus vecinos de la anteyglesia de Echebarri, da poder a Francisco Nanclares para que le defienda en una denunciación de nueva labor de obra de una casa o texabana que intentan hacer para taberna en el camino real junto al puente nuevo de la Piedad los fieles y vecinos de la de San Miguel de Basauri, impidiendo el paso y tránsito a los de Echebarri y otras repúblicas y merindades, caminantes y viandantes por dicho camino".
Etxebarrikoen kexak gorabehera, bi urte geroago tabernea zutunik egoan, Kontu Liburuetan ikusi daikegunez: "La taberna nueba propia de esta dicha anteyglesia se halla contigua al Puente nuevo en la ría de Bolueta". Etxebarrikoak, halan eta guztiz bere, eurena ipini euden bertan: Legizamongo tabernea. 1772.an kanpoko ardauaren horniketarako errematea egin zan, Manuel Achutegui eskribauaren testigantzaz. 1.675 errealeko errentea pagetan euan orduan inkilinoak.
Egin barria zan eta artean ez eukan uzenik. Beste bi urte geroago, 1774an, uzen barria estrainaturik ikusten dogu: "la casa nueva llamada de Zubialde". Uzena oraindino ez egoan oso ondo finkauta eta Zubiaur moduan bere ikusten dogu behin aitaturik 1779. ureta. Orduan Zubialde esaten jakon, artiku barik; aurrerago ezagunagoa egingo zan Zubialdea uzen osoaz 1795.ean ikusten dogu lehenengoz, baina batez bere XIX. mendetik hasita.
1797.urtearen akabuan Dionisio Urquijo eskribauaren aurrean Errioxako ardo gorriaren urte birako horniketarako errematea egin zan. Errege egunetik hastekoa zan kontratua. Arrigorriagako Salvador de Basaldua, Basauriko Ignacio Astigarraga eta Zaratamoko Miguel Antonio de Iragorri fiadoreak eukazala, atera euden enkante publikora herriko hiru tabernetan kontsumidu behar Errioxako ardo gorria.
1810.ean, atzera bere dokumentetan dogu errematea. Domingo de Zabala basauriztarra suertau zan orduan Zubialdeko tabernako ardauaren errematatzaile. Urte haretan, han ikusten doguz bilduta, Manuel Achutegui eskribauak deituta, herribasoen mugarriketan parte hartzeakoak zireanak.
Baina gitxi iruan euan tabernearen zorionak. Frantsesek eraitsi zuten gerran. Pío Basaberen testigantzaz Diego Elespuruk hartu euan etxea gora altxetako ardurea eta agindua 1814an bete. Ramón del Portillori itxi eutsan gero errematea. 1825. urtean, Antonio de Amezaga eta María Rita de Eguia 27.500 erreal itxi eutsie Jose Moja, Domingo Abrikieta eta Domingo Zabalari, Zubialdeko tabernaren eta gainerakoen errematetik ateratakotik ordaintzeko obligazinoaz.
Lau urte geroago, harategia bere altxau gura euan udalak Zubialdean. 1831.ean, Tomás Francisco de Vergara eskribauak Guillermo Bustingorri eta José Ramón Landaidaren arteko komenio eskriturea emon euan: "Dijeron que estaban convenidos y ajustados en que el último ha de tener de venta carne fresca en la inmediación y prosimidad de la casa taverna de Zubialde durante un año desde el día en que entrase el expresado Landaida en la casa carnicería que intenta hacer de nueba planta de la anteiglesia de Basauri". Hurrengo urteean, Bustingorri jaunak hartu euan harategia eraikitzeko ardurea, 35.448 errealeko prezioan. Zati bat dirutan kobrau behar euan eta enparaua errentetan, urteko 2.935 erreal, sei urtean 1834.erako obrea entregau zan eta arrendamendua orduan hasi, baina por Euskal Herri aztoratzen euden "zurrunbilo polikoengatik" ezin izan zan aurrera eroan. Hurrengo urtean, eraikinak "a cal y canto" itxi eta hormau eudezan. Azkenik, lurragaz bardindu zirean eta kontratua bertan behera lotu zan. 20.000 errealetik gora suertau zirean Bustingorri jaunaren alde.
Ia hamar urte joanda, kontuak kitau barik egozan. Bustingorri jaunak Zornotzako José Antonio Belausteguiri emon eutsazan. Honek Galdakaoko Andrés Jaureguiri erosi eutson harategirako harria baina pagau ez, orduan 1.270 erreal erreklametan deutso, arrakasta barik, azken honek.
Tabernea, baina, hurrengo urtean,1844an, barriro altxauko zan, Capelastegui eta Miguel de Alzagaren kontura. Juan Bautista Uriarte eskribau galdakoztarrak emoten deusku kontu honen barri, eta hurrengo urteetako hainbat gorabeherarena bere bai. Demetrio Arandia jaunak hartu euan urte haretan 12.650 errealen trukean ardauarean sisea "desde la vuelta del Morro hasta la jurisdicción de la anteiglesia de Begoña". Errematearen zesinoa egin euan hurrengo bietarako, Juan Larrea basauriztarraren alde "en unión de Juan Bauptista de Garate como principal y de Jose María de Uriarte con Domingo de Sagardui de igual vecindad como fiadores mancomunados e insolidados quienes digeron que en 12 de septiembre de 1844 causó dicha anteiglesia en virtud de remate anterior escritura de cesión de la sisa municipal del vino clarete y aguardiente que se consumiese en la taberna del Puente Nuevo o Zubialdea durante 2 años desde 6 de enero de 1845". Hurrengo urtean, barretz, errematea hobetu zan "con el aumento de la cuarta parte por José Joaquín de Aberastuy y admitida la mejora del cuarteo".
Harategiak bere diruaren gorabeheretan nahasturik jarraitzen euan. Hamar urte lehenago tropa frantsesei egindako horniduren dirua errenten produktutik kitau behar zan eta horretarako 1845ean tratua egiten daude Francisco Antonio de Pereak batetik eta Agustín Olabarrietak bestetik.
Hurrengo urteetan, lehendik harategiaren kargua eukindako Miguel Alzaga bilbotarra jabetu zan erremateaz, 13.475 errealeko errentaz 1849-50 urte birako eta 14.240 errealekoaz hurrengo bietarako. 1850ean, harategia bere eskuratzen dau urte birako urteko 9.944 errealeko errentearen trukean, eta udalari 11.000 erreal ordaindu eutsozan etxean egindako obrengatik. 1855. urtean, Pedro Antonio Amezagak errematau euan tabernea 12.010 errealetan.1859.ean José Goiri eskuratu euan errematea hurrengo urte bietarako, 15.680n errealetan.
Urte hareetan zerbait gertau zan urrean, 1857an ardau salmentarako behin-behineko txozna bat parau euden bertan, ordurako Boquete ditutakoan. Bost urte geroago, txozna horren kokalekuaren barriak dana argitzen deusku: "en el punto en que existió la taverna de Zuvialdea en el término deBolueta". 1863. urtean txoznak jarraitu behar euan, tabernaren errentarengatik 6.000 erreal baino ez zirean pagau eta, eta 2.000 erreal pagau euzan Pedro Rufo Landaidak harategikoarengatik.
1893.an, barriro altxauta egoan urrean. Jabego erregistroan inskribau euan udalak, 150. finka zenbakia suertau jakola ardandegiari. Tabernearen azken barria 1919koa deukogu eta badakigu hurrengo urtean harategia erreta egoala.
|
|
|
|
|
|